Zainketa gomendioak: Orkideak

February 8, 2017

Hemen dituzue orkideen zainketarako gure dendatik eman ditzakegun gomendioak:

 

 - Orkideak oso gustoko eta beharrezko dute argia, beraz barrenean mantendu arren, beti argi asko duen tokian ipini behar dira. Eguzkiak zuzenean eman gabe noski. 

 

- Ureztatzeko erarik egokiena gure ustetan iturri azpian ipintzea izango litzateke astean behin. Gure orkidea ondo bustita dagoenean, iturriko ura itzali eta lorontziko zuloetatik ura ateratzen ez duela ikusten duzuenean berriro bere tokira eraman. 

Udazken eta negu aldean edota lorerik gabe dauden garaietan ur gutxiago behar izaten dute. 

Gure lorontziak zulorik ez badu, kontuz ura beheko aldean ez pilatzearekin egun askotan zehar. Argi gutxiko garaietan edota tenperatura gutxiko inguruneetan usteldu egin bait daitezke

 

 - Ongarri mota asko daude baina gure gomendioa bakarrik lorea duten garaietan ematea izango litzateke. Orkideentzako bereziak direnak noski. 

 

- Lorontzi gardenetan ikusiko dituzu gehienetan. Hori batez ere sustraiak argia ondo jasotzeko izaten da. Lorontzi opakutan daudenean, landareak bere sustraiak kanpokaldera bideratuko ditu argi hori ondo jasotzeko. 

Gure gomendioa lorontzi gardenetan edukitzea izango litzateke. 

 

- Landare epifitoak dira eta beraien inguru naturalean zuhaitzen azaletik jasotzen duten ezetasunarekin elikatzen dira. Horregatik oso garrantzitsua da beti orkideentzako berezia den lurrarekin birlandatzea. Zuen orkidearen lorontzi gardenean ondo begiratzen baduzue, segituan konturatuko zarete oso lur gutxi ikusten dela eta batez ere zuhaitz azal zatitxoak direla sustraien inguruan daudenak. 

 

- Orkidea urtean behin loratzen den landare bat da, beraz loraldia bukatu eta aste gutxitara zurtoina gutxi gora behera erdi aldetik edo moztu dezakegu. Landarea horrela mantenduko da denboraldi batean zehar eta garaia iristen den bezain pronto bertatik luzatzen hasiko da seguraski. 

 

   Momentuz horixek dira bururatzen zaizkigun zainketa orokorrak. Edozein galdera edo zalantza baduzue, jarri harremanetan lasai asko gurekin bai hemendik edota gure beste sare sozialetatik. Ahal dudan bezain azkar erantzuten saiatuko naiz. 

Tags:

Please reload

Entradas destacadas

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Entradas recientes

July 14, 2018

February 8, 2017

Please reload

Archivo
Please reload

Buscar por tags
Please reload

Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square